Euroligako playoffagatik atzeratutako Real Madril-Baskonia partida, maiatzaren 3an
Endesa Ligako 29. jardunaldiari dagokion Real Madril-Kirolbet Baskonia partida, atzeratua izan zen bi taldeek Euroligako final-laurdenetako playoffak jokatuko dituztelako eta maiatzaren 3an jokatuko da, WiZink Center pabilioian.
Ostegunez jokatuko da, beraz, atzeratutako partida hau eta 18:00etan hasiko da. Ordutegia ez da ohikoa, baina WiZink Center pabilioia ez dago libre beste egun eta ordutegi batzuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Paolo Galbiati, Baskoniak izandako harreraz: "Espero nuena baino handiagoa izan da, askoz ere handiagoa"
Entrenatzaile italiarrak, Kosner Baskoniak Gasteizen ospatu duen festaren azken minutuetan, EITBrekin hitz egin du: "Garaipen honek betiko lotuko gaitu", adierazi du Galbiatik.
Tadas Sedekerskisek "Ikusi mendizaleak" abestu du Kosner Baskoniaren zaleekin
Gora etorri da Lituaniako jokalaria, eta kanta ospetsua abestu du.
Gasteizek bere txapeldunei harrera beroa egin die, zazpigarren Koparen ospakizunetan
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da Paolo Galbiatiren jokalariei harrera egiteko, taldeak bere zazpigarren Errege Kopa irabazi ondoren. Baskoniaren entrenatzaile italiarra zeremonia-maisu izan da, eta Sedekerskis kapitaina Ikusi mendizaleak abestia kantatzera ausartu da.
Paolo Galbiati: “Ezin nuen plaza hau nire klubarentzat beteta ikustea baino hoberik espero”
Paolo Galbiati Baskoniako ikur bilakatu da. Gasteiztarren artean maitatua, eta giroa jartzen paregabea. Honakoak izan dira gasteiztarrei, baskonistei eta bere lan-taldeari eskaini dizkien hitzak.
Sedekerskis: “Zuek gabe Kopa hau ez litzateke posible izango; kolore hauek eta armarri hau defendatzen jarraituko dugu”
Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizuna egin dute gaur Gasteizen. Andre Maria Zuriaren plazako balkoian Tadas Sedekerskis kapitainak eskerrak eman dizkie zaleei, baita Markus Howardek ere: “Inor baino gehiago merezi duzue; garaipen hau gurea bezain zuena da”.
Aurreskua egin diote Kosner Baskonia txapeldunari
Kosner Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizunean, aurreskua dantzatu diete txapeldunei; Algara Dantza Taldea arduratu da horretaz, bere 25. urteurrenean.
ARGAZKI-GALERIA: Baskoniaren ospakizunek Gasteizen utzitako irudirik onenak
Baskoniak bere zaleekin batera ospatu du asteburuan Valentzian irabazitako Errege Kopa. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo egon da Gasteizko taldeari harrera egin eta jokalariak omentzeko. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiak utzitako une ikusgarrietako zenbait.
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.
Baskoniaren zazpigarren Kopak utzitako hainbat bitxikeria: hamar jokalarik egin dute debuta, eta horietako bat, Forrest, MVP
Baskoniak 2009tik ez zuen Kopako finalik jokatzen, eta orduan ere gailendu zen; 73 urtean, soilik Unicajak eta Gasteizko taldeak menderatu dituzte Bartzelona eta Real Madril Kopa batean. Trent Forrestek bereganatu du MVP saria; duela 17 urte lortu zuen hori azkenekoz Baskoniako jokalari batek, Teletovicek, hain zuzen.