Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fenerbahce - Baskonia kanporaketako partiden datak eta ordutegiak

Euroligako final-laurdenetako lehen bi partidak Turkian jokatuko dira apirilaren 18an eta 20an, 19:15ean. Hirugarren eta laugarren (beharrezkoa bada) neurketak, Gasteizen, apirilaren 24an eta 26an.
Fenerbahce - Baskonia. Argazkia: EFE
Fenerbahce - Baskonia, Euroligako ligaxkako partidako irudia. Argazkia: EFE

Euroligak larunbat honetan jakinarazi ditu final-laurdenetako kanporaketetako partiden datak eta ordutegiak. Baskoniak Fenerbahce izango du aurkari eta apirilaren 18an ekingo dio kanporaketari.

Baskoniak Turkian jokatuko ditu lehen bi partidak apirilaren 18an eta 20an, 19:15ean. Ondoren, hirugarren partida eta laugarrena (beharrezkoa bada), Gasteizen jokatuko dira apirilaren 24an eta 26an, 21:00etan.

Kanporaketetako bosgarren neurketa, maiatzaren 1etarako dago iragarrita, ordutegirik gabe, baina dataz alda dezakete.

Final-laurdenetako partiden datak eta ordutegiak:

Lehen partida

Apirilak 18, Fenerbahce-Baskonia 19:15ean

2. partida

Apirilak 20, Fenerbahce-Baskonia 19:15ean

3. partida

Apirilak 24, Baskonia-Fenerbahce 21:00etan

4. partida (beharrezkoa izatekotan)

Apirilak 26, Baskonia-Fenerbahce 21:00etan

5. partida (beharrezkoa izatekotan)

Maiatzak 1, Fenerbahce-Baskonia ---

 

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X