17. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Darussafakak Baskonia geldiarazi du, hiruko jaurtiketen bidez

Gasteiztarrek ezin izan diote azken jardunaldietako bolada onari eutsi, eta galtzaile atera dira Istanbuletik.
wilbekin darussafaka larkin baskonia euroliga efe
18:00 - 20:00
Baskoniak galdu egin du Darussafakaren etxean 98-89

Istanbuleko Darusafaka Dogus taldeak Baskoniaren bolada ona eten du hiruko jaurtiketen bidez. Orotara, 22 saiakeretatik 14 sartu dituzte turkiarrek, eta, horri esker, 98 eta 89 gailendu dira Euroligako 17. jardunaldiko neurketaren amaieran.

Arabarrak Euroligan jokatutako azken zazpi partidetatik sei irabaztetik zetozen.

Dairis Bertans letoniarrak egindako 29 puntuek, eta Brad Wanamakerrek eta Scottie Wilbenek 6,75eko lerrotik asmatutako saskiratzeek pisu handiegia izan dute Sito Alonsoren taldearentzat. Lehen laurdenean bakarrik amaitu dute aurretik markagailuan, hortik aurrera, turkiarrak nagusi izan dira, nabarmen.

Fitxa teknikoa

98 - Darussafaka Dogus (20+27+30+21): Wanamaker (21), Wilbekin (17), Anderson (-), Moerman (15), Aldemir (-) -hasierako boskotea-, Clyburn (14), Batuk (2), Dairis Bertans (29), Zizic (-) eta Harangody (-).

89 - Baskonia (24+22+22+21): Larkin (10), Hanga (19), Budinger (12), Shengelia (13), Voigtmann (10) -hasierako boskotea-, Beaubois (8), Blazic (3), Luz (2), Tillie (10), Diop (2), Bargnani (-) eta Sedekerskis (-).

Partzialak: 20-24, 47-46 (atsedenaldia), 77-68 eta 98-89 (amaiera).

8-89 (amaiera).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X