77-62
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak jipoia eman dio Real Madrili

Arabako taldeak 77-62 irabazi dio Madrileko taldeari Buesa Arenan eta bederatzigarren garaipena lortu du Endesa Ligan.
Baskonia-Real Madril. Argazkia: EFE
Baskoniak 77-62 irabazi dio Real Madrili. Argazkia: EFE

Baskoniak garaipen handia lortu du Real Madrilen aurka (77-62) Buesa Arenan Endesa Ligako 15. jardunaldian. Arabako taldeak bederatzigarren garaipena erdietsi du ligan.

Lehen laurdena parekatua eta lehiatua izan da, baina Baskoniak markagailuan zuloa irekitzea lortu du (18-11). Real Madrilek, ordea, ez dio markagailuan ihes egiten utzi etxeko taldeari eta puntu bakarreko abantailarekin amaitu dute lehen laurdena etxekoek (20-19). Bigarren laurdenaren hasieran Real Madrilek aurrea hartu du markagailuan (20-21), baina Adam Hangak 0-8ko partziala eten du hiruko bat sartuta. Hangak hirugarren pertsonala egin duen arren Sito Alonso entrenatzaileak taldearen defentsa sendotzea lortu du, eta bost puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristerakoan (32-27).

Atsedenalditik kantxara bueltatzean Real Madrilek partida berdintzea lortu du (32-32) 0-5eko partzialaren ondorioz. Momentu horretan etorri da Baskoniaren erantzuna. Etxeko taldeak erakustaldia eman du, eta 15-0eko partzialarekin abantaila handia lortu du (47-32). Arabako taldeak 19 punturainoko abantaila izan du hrugarren laurdenean zehar, baina 13 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (65-42). Amaierako hamar minutuetan Baskoniak ez du aurreko laurdenean lortutako abantaila arriskuan ikusi eta garaipen erosoa lortu du 77-62ko emaitzarekin.

Ftxa teknikoa:

77 - Baskonia (20+12+33+12): Larkin (16), Hanga (16), Budinger (6), Shengelia (7), Voigtmann (5) -hasierako bostekoa-, Beaubois (-), Blazic (2), Prigioni (2), Tillie (14), Diop (7) eta Sedekerskis (2).

62 - Real Madril (19+8+15+20): Llull (8), Doncic (12), Maciulis (2), Reyes (6), Ayon (2) -hasierako bostekoa-, Fernandez (12), Draper (3), Nocioni (-), Randolph (9), Carroll (2), Hunter (6) eta Taylor (-).

Epaileak: Emilio Peres Pizarro, Fernando Calatrava eta Jorge Martinez Fernandez.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X