Top 16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Broseren kontra galdu du eta Panathinaikos izango du aurkari

Alemaniako taldeak Laboral Kutxari irabazi dio Top 16ko azken neurketa, eta bigarren gelditu da Gasteizko taldea. Greziarren aurka neurtuko dira final-laurdenetan.
Brose Baskets 89 - Laboral Kutxa 69 / EFE.

Baskoniak Brose Basketsen kantxan galdu du Euroligaren Top 16ko azken partida, eta taldeko lehenengoa izateko aukerak bota ditu. Bigarren postua lortuta, Panathinaikos izango dute aurkari hurrengo fasean.

CSKA Moskuk ez du ezer jokoan Olinpiakosen aurkako neurketan, eta lehenengoa izango da. Laboral Kutxak Final Fourrera igarotzeko aukerak Panathinaikosen aurka izango ditu jokoan.

Gasteizko taldeak ez du lana ondo egin, neurketa osoan zehar. Ez dio Alemaniako taldeari aurre egin. Etxekoek intentsitatea eta abiadura jarri dituzte.

FITXA TEKNIKOA

Brose Baskets: Zisis (7), Wanamaker (9), Harris (8), Melli (2), Miller (19)-hasierako boskotea-, Radosevic (8), Staiger (6), Theis (21), Strelnieks (3), Heckmann (4), Nikolic (2).

Laboral Kutxa: Adams (11), Hanga (11), Bertans (2), Tillie (5), Diop (3)-hasierako boskotea-, James (5), Blazic (19), Corbacho, Bourousis (11), Planinic (2).

Partzialak: 29-14, 16-14, 18-24 eta 26-17.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X