Etxean, Sevillaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garaipen landua lortu du Laboral Kutxak (89-73)

Gasteiztarrak aurretik joan dira markagailuan, baina aurkaria oso gertu izan dute minutu askotan.
Gasteiztarrek bi porroteko bolada txarra eten dute. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxa Baskoniak bi porroteko bolada txarra eten du Baloncesto Sevillari 89-73 irabazita.

Velimir Perasovicen taldea aurretik joan da markagailuan ia denbora osoan, baina aurkaria oso gertu izan dute minutu askotan. Andaluziarrek, gainera, ez dute amore eman amaierara arte.

26. minutuan, 51nakoa zegoen markagailuan, eta hirugarren laurdenaren eta azkenaren artean arabarrek 26-9ko partziala egin dute, markagailuan 17 puntuko zuloa egiteko (77-60, 33. minutuan).

Horri esker, lasai aritu dira azken zazpi minutuetan, eta Ligako zortzigarren garaipena ziurtatu dute.

Fitxa teknikoa

89 - Laboral Kutxa (22+22+20+25): Adams (6), Causeur (2), Hanga (13), Shengelia (5), Planinic (6) -hasierako boskotea-, James (10), Blazic (16), Corbacho (5), Tillie (2), Bourousis (18), Diop (6).

73 - Sevilla (21+20+12+20): Anderson (2), Sánchez (13), Henton (13), Nachbar (13), Balvin (8) -hasierako boskotea-, Oriola (6), Rodríguez (3), Miljenovic (4), Slokar (4), Cate (5), Rigo (2), Cizmic.

go (2), Cizmic.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X