90-67
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak garaipen erosoa lortu du UCAM Murtziaren aurka

Laboral Kutxak 90-67 irabazi dio talde murtziarrari Buesa Arenan eta bere bosgarren garaipena lortu du Endesa Ligan.
Laboral Kutxa Baskoniak 90-67 irabazi dio UCAM Murtziari. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 90-67 irabazi dio UCAM Murtziari Buesa Arenan eta bere bosgarren garaipena lortu du Endesa Ligan. Orain arte, sei jardunaldi jokatu dira, eta Arabako taldeak porrot bakarra jaso du.

Lehen laurdenean jaun eta jabe izan da etxeko taldea. UCAM Murtziak ezin izan du Baskoniaren erasoko jokoa geratu eta asko kosta zaio arabarren defentsa gainditzea. Ondorioz, 14 puntuko aldea lortu du Perasovicek zuzentzen duen taldeak lehen hamar mintuen amaieran (27-13). Bigarren laurdenean, UCAMen jokoak pixka bat hobera egin du, baina Baskoniak nagusi izaten jarritu du. Norgehiagoka Gasteizko taldearen aldeko 48-36ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean garaipena guztiz bideratuta utzi du Laboral Kutxak. Etxeko taldeak 26 puntuko abantaila lortu du (74-48). Azken laurdenean, Baskoniak ez du arazorik izan eta garaipen erosoa lortu du (90-67).

Fitxa teknikoa:

90 - Laboral Kutxa (27+21+26+16): Adams (19), Causeur (17), Hanga (11), Tillie (8), Planinic (6)-hasierako bostekoa-, James (5), Blazic (5), Corbacho (5), Bourousis (12), I. Diop (2), M. Diop.

67 - UCAM Murtzia (13+23+12+19): Campazzo (8), Antelo (7), Benite (3), Rojas (2), Lischuk (9)-hasierako bostekoa-, Lima (15), Wood, Kelati (8), Cabezas (3), Radovic (12).

Epaileak: Jimenez, Oyon, Caballero.

yon, Caballero.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X