Mamadou Diopek formazioko jokalarien kupoa beteko du Baskonian
Mamadou Diopen kontratuaren berritzea hurrengo denboraldirako balio izan dio Baskoniari taldeak "formazioko jokalarien" kupoa betetzeko. Mota horretako lau jokalari izatera behartzen du arautegiak.
Diopekin batera daude zerrendan Ilimane anaia, Tornike Shengelia eta Baskoniaren fitxaketa bakarra, Alberto Corbacho, hau da, Espainiako saskibaloiaren behe mailetan hezitako jokalariak.
Mamadou, 24 urteko hegal-pibota, eta Ilimane Diop, 20 urteko eta 2,09 metroko pibota, 2009an eta 2010ean, hurrenez hurren, heldu ziren Baskoniara. Talde horren barruan daude.
Tornike Shengelia georgiarra Valentzia Basketeko behe mailako jokalaria da, eta baldintza horiek betetzen ditu.
Gainera, Mamadou Diopen kontratu berritzearekin, Laboral Kutxak hamaika jolakari ditu, eta baliteke mugimenduren bat egitea lehiaketa hasi baino lehen.