CAI menderatu, eta laugarren postuari begira (73-45)
Laboral Kutxa Baskoniak sendo jarraitzen du Endesa Ligan. Play offetako postua lortzeaz gain laugarren geratu nahi dute gasteiztarrek eta horretarako merituak egiten ari dira.
CAI Zaragozaren kontra nahiz eta hasiera eskasa egin (14-14) defentsan bikain aritu dira neurketa osoan eta uste baino aiseago erdietsi dute garaipena Ibon Navarrorenak (73-45).
FITXA TEKNIKOA
73. Laboral Kutxa (14+21+18+20): James (8), Hansbrough, Causeur (4), Shengelia (10), Iverson (8) -hasierako taldea- Adams (22), Tillie (13), Begic (8), Palsson, Martínez, I. Diop.
45. CAI Zaragoza (14+11+12+8): Lisch (2), Sastre, Robinson (4), Jelovac (10), Norel (12) -hasierako taldea-, Llompart (2), Katic (7), Tomas (3), Landry (2), Goulding (3).