Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil edo biziko jardunaldia Laboral Kutxarentzat

Final-laurdenetarako txartela eskuratzeko Baskoniak Unicaja gainditu beharra dauka eta Istanbulen Fenerbahce nagusitu beharko litzateke.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Top16ko azken jardunaldiari egingo dio aurre ostegun honetan. Unicajaren aurka jokatuko dute Malagan, baina Fenerbahceren eta Anadolu Efesen arteko partidan izango dute jarrita arreta.

Turkiako derbia 19:00etan hasiko da eta Baskoniaren partida 20:45ean, beraz neurketa hasten denerako aurrera egiteko aukerak dituen edo ez jakingo du Ibon Navarroren taldeak.

Final-laurdenetarako txartela eskuratzeko Baskoniak Unicaja gainditu beharra dauka eta Istanbulen Fenerbahce nagusitu beharko litzateke.

arko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X