Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskonia, seigarren, Joventuti irabazita (87-68)

Bertansek eta Jamesek neurketa erabaki dute azken laurdenean. Play offetako postuan dira Ibon Navarroren gizonakorain.
San Emeterio (Laboral Kutxa Baskonia). EFE

Laboral Kutxa Baskoniak denboraldiko hamahirugarren garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Gasteiztarrek 87-68 irabazi dute FIATC Joventut taldearen kontra.

Halere, nahiz eta neurketa 19 puntugatik irabazi, azken laurdenera arte ez da erabaki; Bertansek eta Jamesek hiruko jaurtiketekin erabaki dute partida. Garaipen honekin seigarren da Baskonia, play offetako postuan dira Ibon Navarroren gizonak.

Fitxa Teknikoa:

87 - Laboral Kutxa (22+19+22+24): Adams (6), Causeur (9), San Emeterio (10), Tillie (11), Iverson (10) -hasierako taldea-, James (14), Bertans (16), Begic (6), I. Diop (2), Sedekerskis, Martinez, M. Diop (3).

68 - FIATC Joventut (23+13+18+14): Hannah (23), Vidal (5), Barrera (2), Suton (6), Savane (9) -hasierako taldea-, Llovet, Miralles (4), Ventura (3), Abalde (11), Suarez (2), Mallet (3).

2), Mallet (3).

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X