Euroligako Top 16a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sufrituta irabazi dio Laboral Kutxak Unicajari (79-74)

Gasteiztarrak andaluziarrak baino hobeak izan dira, Darius Adamsen gidaritzapean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Laboral Kutxak mendean hartu zuen Unicaja (79-74)

Laboral Kutxak garaipen batekin eman dio amaiera Euroligako Top 16ko lehen itzuliari.  Arabarrek landutako garaipena lortu dute Unicajaren aurka, eta, horri esker, final-laurdenetan sartzeko aukerekin jarraitzen dute.

Arabarren jokoak hobera egin du partidak aurrera egin ahala, Darius Adamsen gidaritzapean. Adamsek 20 puntu egin ditu eta 20 segundoren faltan hiruko erabakigarria sartu du.

Azken laurdenean urduritasuna izan da nagusi arabarren artean, eta Unicajak markagailuko aldea murriztea lortu du. Azken minutuan, aldea lau puntukoa izan da bakarrik: 76-72. Baina, esan bezala, Adamsen hirukoak merezitado garaipena eman die arabarrei.

Fitxa teknikoa:

79 Laboral Kutxa (27+17+21+14): Adams (20), Causeur (12), Bertans (4), Shengelia (12), Iverson (4)-hasierako boskotea-, James (2), San Emeterio (12), Tillie (6), Diop, Hansbrough (7).

74 Unicaja Málaga (21+20+17+16): Markovic (2), Vasileiadis (11), Kuzminskas (12), Green (8) Vázquez-hasierako boskotea-, Granger (11), Toolson (3), Stefansson (5), Suárez (9), Thomas (9), Golubovic (4).

Golubovic (4).

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X