Bartzelonaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Endesa Ligako harmailarik jendetsuena lortu zuen Buesa Arenak

Gasteiztarrek aurtengo denboraldiko marka guztiak hautsi dituzte Bartzelonaren aurkakoan, 11.246 ikuslerekin. Lehen 18 jardunalditan jokatutako 162 partidetan, ez baita horrelakorik lortu.
Laboral Kutxa-Bartzelona. Argazkia: EFE

Igandean, Laboral Kutxak Bartzelonaren aurka jokatutako neurketan, 11.246 zale bildu ziren Gasteizko Buesa Arenako harmailetan, eta hortaz, aurtengo denboraldiko sarrerarik jendetsuena lortu zuten.

Gasteiztarrek aurtengo denboraldiko marka guztiak hautsi dituzte. Alegia, fase erregularreko lehen 18 jardunalditan jokatutako 162 partidetan, ez baita horrelakorik lortu.

Baskoniak Bartzelonaren aurka aurkeztu zuen garaipena (103-94) ikustera hurbildu ziren 11.246 jarraitzaileek, orain arte errekorra zuen Unicaja eta Real Madrilen aurkako partidan bildu ziren 10.594 zaleen zenbatekoa, nabarmen gainditu zuten.

Buesa Arenak beraz, inoizko aurpegirik onena erakutsi zuen, duela bi urte berriztatutako zelaia ia betetzen. Harmailek 15.500 ikuslerentzako tokia baitu gordea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X