Azken bi segundoetan erabaki du neurketa Llullek
Laboral Kutxa Baskoniak partida ona jokatu du Real Madrilen aurka Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion neurketan.
Partida osoan aurretik izan dira gasteiztarrak (bost-zazpi puntu), eta, hala eta guztiz ere, azken txanpan etxeko taldeak markagailua irauli, eta irabazi egin du.
Emaitza honekin Baskoniak agur esan dio Kopari. Aurten ez du parte hartuko Kopako txapelketan.
Fitxa Teknikoa:
75 - Real Madril (17+20+20+18): Campazzo (2), Rivers (2), Rudy Fernández (7), Reyes (12), Ayón (5) -hasierako taldea-, Noccioni (13), Rodríguez (5), Carroll (6), Llull (17), Bourousis (-) eta Mejri (6).
74 - Laboral Kutxa (18+27+18+11): James (1), Causeur (12), Shengelia (8), Begic (8), Bertans (10) -hasierako taldea-, Adams (-), Iverson (10), Tillie (11), San Emeterio (12) eta Hansbrough (2).
Hansbrough (2).