Kutxabank Araski
2025/06/24 - 14:18
Toussaintek Araskin jokatuko du 2025-2026 denboraldian
Kutxabank Araskik Dominique Toussaint fitxatu du datorren sasoirako. Spar Kanaria Handia taldetik heldu da Gasteizera. Hegaleko eta eskolta postuaetan joka dezake.
2025/06/17 - 15:16
Montse Brotonsek kontratua berritu du Araskirekin
Alacanteko jokalariak denboraldi batez berritu du klubarekin duen lotura, eta bigarren sasoia beteko du Gasteizko taldean.
2025/06/12 - 14:15
Kutxabank Araskik Quinn Urbaniak-Dornstauder pibota fitxatu du
Celta de Vigo taldetik dator Quinn. Azken denboraldian, 9,8 puntu saskiratu ditu jokatutako 13 norgehiagoketan, batez beste, 5,8 errebote jasotzeaz gain.
2025/06/10 - 14:13
Lotta-Maj Lahtinen, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Base-eskolta finlandiarra Nafarroako Ardoi taldetik dator. Iragan sasoian, 8,4 puntu, 3,7 errebote eta 2,4 asistentzia egin ditu batezbeste, han jokatutako 23 partidatan.
2025/06/09 - 16:15
Iva Slonjsak jokalariak Kutxabank Araski utzi du
Kroaziako jokalariak ez du Kutxabank Araskin jarraituko 2025-2026 denboraldian. Urtarrilean fitxatu zuen Gasteizko taldeak Laura Aligaren hutsa betetzeko. Ordutik, 14 partida jokatu ditu, eta oso garrantzitsua izan da taldearen erasoko jokoan.
2025/06/05 - 17:10
Noa Morro Kutxabank Araskira heldu da, Valentziak utzita
20 urteko pibot gaztea hurrengo denboraldirako baieztatutako hirugarren izena da, Made Urietak beste urte batez zuzenduko duen taldean.
2025/06/02 - 13:03
Brittany Brewerrek ez du Kutxabank Araskin jokatuko datorren denboraldian
2023an iritsi zenez gero, pibot estatubatuarrak 57 partida jokatu ditu Endesa Ligan, eta 503 puntu saskiratu ditu.
2025/05/29 - 15:42
Marta Hermidak ez du Kutxabank Araskin jarraituko
2023ko udan Leganesetik Gasteizera iritsi zenez gero, base madrildarrak 600 puntu baino gehiago lortu ditu, Araskin egindako etapan jokatutako 59 partidetan.
2025/04/16 - 14:32
Iratxe Rodriguez, Araskiko presidentea: ''Konfiantza dugu taldean, gure esku dago, eta hori ezinbestekoa da''
Kutxabank Araskik salbazioa izango du jokoan Endesa Ligako azken jardunaldian. Etxean jokatuko du Sedis Basqueten kontra, eta garaipena lortuz gero, Gasteizko taldeak mailari eutsiko dio. Apirilaren 19ko partidaz hitz egin dugu Iratxe Rodriguez klubeko presidentearekin. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/01/17 - 13:43
Kutxabank Araskik Iva Slonjsak fitxatu du denboraldia amaitu arte
Kroaziako hegalekoa Frantziako Villeneuve-d'Ascq taldetik iritsiko da Gasteizera. Besteak beste, Frantziako Liga, Euroliga eta Eurocup txapelketetak jokatu ditu talde horrekin.
2024/12/29 - 15:57
Kutxabank Araskik irabazi du Oses Ardoiren aurkako derbia (86-91)
Garaipenarekin, behin-behinean, 14. postuan dago Made Urietaren taldea. Nafarroako taldeak azken postuan jarraitzen du.
2024/10/01 - 17:11
Araski, gogotsu berdintasun handiko denboraldi berriari ekiteko
Kutxabank Araski prest dago 2024-2025 denboraldiari aurre egiteko. Gasteizko taldeak sasi ona egitea du helburu, mugarik jarri gabe. Jokalarien eta entrenatzailearen adierazpenak bildu ditugu.
2024/09/02 - 13:16
Araskik ilusioz eta denboraldi ona egiteko gogoz ekin dio denboraldiaurreari
Kutxabank Araskik 2024-2025 sasoia prestatzeko lenei ekin die irailaren 2an. Denboraldi ona egitea eta Kopan sartzea dira Gasteizko taldearen helburu nagusiak. Lehen entrenamenduaren aurretik, Natalie van den Adel jokalariak komunikabideekin hitz egin du.
2024/07/11 - 15:22
Kutxabank Araskik Maxuella Lisowa-Mbaka fitxatu du
Jokalari belgikarra Villeneuve d'Ascq talde frantziarretik dator, eta Euroligako txapeldunordea izatez gain, Frantziako liga irabazi du aurten.
2024/07/09 - 18:56
Kutxabank Araskik Montse Brotons pibota fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
Brotons, 25 urtekoa bera, Cadi La Seutik iritsi da Araskira; hiru denboraldi eman ditu bere azken taldean: "Jokalari oso mugikorra da, indar handia jartzen du jokaldi guztietan, eta errebotean lagunduko digu", nabarmendu du Made Urieta Gasteizko taldearen entrenatzaileak.
2024/07/02 - 17:55
Brittany Brewerrek Araskirekin berritu du, 2024-25 denboraldirako
26 urteko pibota 2023ko udaran iritsi zen Gasteizko taldera; hortaz, bigarren denboraldia jokatuko du Arabako klubean. Aurrenekoan, 29 partidatan kantxaratu zen, eta, batez beste, 8,8 puntu sartu eta 4,7 errebote hartu zituen.
2024/06/27 - 18:18
Kutxabank Araskik Bethy Mununga fitxatu du
Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena.
2024/06/21 - 16:49
Natalie Van den Adelek Kutxabank Araskin jarraituko du
Talde gasteiztarreko kapitainak seigarren denboraldia egingo du. Holandarra da Araskiko saskiratzaile nagusia, eta partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria.
2024/06/18 - 13:59
Natalia Rodriguezek Kutxabank Araskin jokatuko du datorren denboraldian
Jokalari kanariarra Duran Maquinaria Ensinotik dator, eta batez beste 3,1 puntu eta 1,7 errebote egin ditu partidako ligan jokatutako 28 partidatan.
2024/06/12 - 14:08
Laura Aliagak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
Hegaleko jokalari alacantarra joan den udan heldu zen talde gasteiztarrera. 30 norgehiagoka jokatu ditu sasoi honetan: batez beste, 6,1 puntu saskiratu ditu 18 minutuero.