Kutxabank Araski
2024/06/04 - 14:16
Sami Hillek Kutxabank Araskin jarraituko du
Endesa Ligan egindako lehen denboraldian, 289 puntu saskiratu ditu Hillek, batez beste 9,6 partida bakoitzean, 81 errebote hartu eta 40 asistentzia banatzeaz gain.
2024/05/20 - 16:33
Marta Hermidak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
Jokalari madrildarrak lortu ditu puntu gehien taldean: 291. Halaber, 114 errebote hartzeaz gain, 77 asistentzia egin ditu denboraldi honetan.
2023/09/13 - 18:13
Araskik Melisa Gretter eta Marta Hermida aurkeztu ditu
Gretter joko-antolatzaileak Estudiantes taldean eman ditu azken denboraldiak; Hermida, ordea, joko-antolatzailea eta eskolta da, eta Gretterrekin batera arituko da taldearen jokoa zuzentzen.
2023/09/07 - 17:00
Araskik Seda eta Hill aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik Tamara Seda eta Sami Hill aurkeztu ditu. Seda Gasteizera itzuli da, denboraldi bat Jairisen jokatu ondoren; laugarrena beteko du klubean. Hillek, aldiz, Alemanian igaro ditu azken bost denboraldiak.
2023/08/21 - 18:38
Kutxabank Araskik denboraldiaurrea hasi du
Jokalariei osasun azterketak egiten ari zaizkie. Talde gasteiztarrak jokalari berri asko izango ditu aurten, aurreko denboralditik hirk bakarrik jarraitzen dute.
2023/07/04 - 15:26
Araskik Brittany Brewer pibota fitxatu du, barneko jokoa sendotzeko asmoz
Jokalaria, 1,96koa eta 25 urtekoa bera, Greziako Ligako Eleutheria Moshatou taldetik iritsi da Gasteizera, eta WNBAn eta Eurocupen du esperientzia; AEBko Ligan, Atlanta Dream taldean ibilitakoa da.
2023/06/27 - 18:56
Kutxabank Araskik Sami Hill kanadarra fitxatu du
Hegaleko joko-antolatzailea taldeak behar zuen zortzigarren jokalaria da. Alemaniako Eigner Angels Nördlingen taldetik dator.
2023/06/20 - 15:57
Araskik Laura Aliaga fitxatu du, kanpoko jokoa indartzeko
Hegalekoa Ensino Lugo taldetik iritsi da Gasteizera, bertan kapitain izan ondoren. Aliaga "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.
2023/06/13 - 21:54
Araskik Tamara Seda fitxatu du, eta jokalaria Gasteizera itzuliko da
Pibotak (hilaren 18an 29 urte beteko ditu) Jairis taldean jokatu du 2022-23 denboraldian; orain, berriro ere, Araskin izango da, 2019tik 2022ra bitartean egin zuenez. "Jokoa orekatzea, erreboteak hartzeko duen gaitasuna baliatuta" espero du Made Urieta entrenatzaileak.
2023/06/07 - 01:44
Araskik Marta Hermida antolatzaile-eskolta fitxatu du, barneko jokoan "energia eta nortasuna" handitzeko
Madrildarrak 26 urte ditu, eta 1,73 metroko altuera. Azken bi denboraldietan, Innova-TSN Leganesen aritu da, Endesa Ligan, eta txapelketako ustekabeetako bat izan da. "Une oso onak emango dizkigu", aurreratu du Made Urietak. 2023-24 denboraldirako fitxatu du.
2023/06/02 - 20:18
Melisa Gretter, Kutxabank Araskiren lehen fitxaketa hurrengo denboraldirako
Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren denboraldirako Araski berriaren lehen fitxaketa eta laugarren pieza da Gretter. Argentinako joko-antolatzailea Estudiantesen izan da azken hiru denboraldietan.
2023/05/30 - 15:02
Buranik urtebetez luzatu du Kutxabank Araskirekin zuen lotura
Hala, Argentinako barneko jokalariak bigarren denboraldia emango du Gasteizen.
2023/05/26 - 14:09
Asurmendik ez du Araskin jarraituko
Joko-antolatzaile nafarrak klubean ez jarraitzea erabaki du, Gasteizko taldean lau denboraldi eman ostean.
2023/05/24 - 14:10
Natalie van den Adelek Kutxabank Araskin jarraituko du
Horrela, taldeko kapitaina den jokalari herbeheretarrak bere bosgarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.
2023/05/22 - 19:07
Flor Chagas jokalariak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko
Antolatzaile argentinarrak denboraldi batez jantzi du Gasteizko taldearen kamiseta berdea, eta 32 partida jokatu ditu guztira.
2023/05/16 - 18:07
Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko
Senegaleko pibotak denboraldi bate egin du Gasteizko taldean.
2023/05/11 - 23:17
Annika Holopainen ez du Araskin jarraituko datorren denboraldian
Iazko udan iritsi zen Gasteizko taldera eta 23 partida jokatu ditu Emakumezkoen Liga, Erreginaren Kopa eta Superkopa artean.
2023/04/25 - 20:46
Made Urieta, ''oso pozik'' Kutxabank Araskik egindako denboraldiarekin
Behin Endesa Ligako txapelketa erregularra amaituta, Made Urieta Kutxabank Araskiko entrenatzailearengana hurbildu gara bere taldeak egindako denboraldiari buruz hausnarketa egin dezan.
2023/03/31 - 18:18
Asurmendi: ''Defentsan ondo aritu gara, baina erasoa asko kostatu zaigu''
Maria Asurmendi Kutxabank Araskiko jokalariak Zaragozaren aurka Erreginaren Kopan jasotako porrotaz hitz egin du. Erasoko akatsek zigortu dituztela nabarmendu du, eta Zaragoza garaile justua izan dela.
2023/03/31 - 00:24
Araskik porrota jaso du hobeto jokatu duen Zaragozaren aurka eta Kopatik kanpo geratu da (71-50)
Zaragozarrak hasieratik izan dira nagusi eta gasteiztarrak ez dira euren erritmoa berdintzeko gai izan, denbora guztian markagailuan atzetik jokatuz.