24. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du

Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Araski-Joventut
Argazkia: Kutxabank Araski.

Emakumezkoen Endesa Ligako 24. Jardunaldiak berri gazi-gozoak utzi ditu euskal taldeen partidei dagokienez, Katxabank Araskik eta IDK Euskotrenek garaipena lortu baitute; ez, ordea, Lointek Gernikak.

Lehena jokatzen Kutxabank Araski izan da, eta garaipen oso garrantzitsua eskuratu du Joventuten aurka. Arabarrak, partida osoan zehar atzetik joan diren arren, azken laurdenean partida irauli eta garaipena eskuratu dute (83-68). Garaipen horri esker, zortzi dira irabazitako partidak, eta Joventud, Cadi La Seu eta Lointek Gernika harrapatu dituzte taulan. 

Bestalde, IDK Euskotrenek azken sailkatuaren aurka jokatu du, Kanaria Handiaren aurka. Donostiarrak Zaragozaren aurka galduta iritsi dira neurketara, baina gaurkoan erraz eskuratu dute hamargarren garaipena (63-76). Horri esker, sailkapeneko behealdetik urrundu eta posizio erosoagoetan kokatu dira.

Azkenik, Lointek Gernikak sailkapeneko hirugarren taldea izan du aurkari, Valentzia Basket. Lucas Fernandezen taldeak ahalegina egin duen arren, etxean jokatzea ez da nahikoa izan ligako titulurako lehian dagoen aurkaria mendean hartzeko. Partida osoan zehar atzetik joan ondoren, azken laurdenean jokoa estutu, eta aldeak murriztu dituzte, baina azkenean porrota jaso dute (67-68).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X