Moncho Monsalve saskibaloiko jokalari eta entrenatzaile ohia hil da, 81 urte zituela
Medina del Campokoa (Valladolid) jaiotzez, baina Donostiak semetzat hartu zuen. Monsalve, 2024tik, Espainiako saskibaloiko Ospearen Aretoko kide zen, entrenatzaileen sailean.
Moncho Monsalve saskibaloiko jokalari eta entrenatzaile ohia hil da, astearte honetan, 81 urterekin. Medina del Campokoa (Valladolid) zen jaiotzez, baina Donostiak seme gisa hartuta zuen. Monsalve, 2024tik Espainiako saskibaloiko Ospearen Aretoko kide zen, entrenatzaileen sailean.
Moncho Monsalve Real Madril eta Espainiako selekzioan nabarmendu zen jokalari moduan, azken horrekin hiru aldiz jokatu zuen Europako Txapelketa eta behin Munduko Txapelketa. 1972an, entrenatzaile ibilbidea hasi zuen, eta FC Bartzelona, Cantabria Lobos, Zaragoza, Murtzia eta Granada zuzendu zituen, beste batzuen artean; gainera, Marokoko, Dominikar Errepublikako eta Brasilgo selekzioen hautatzailea izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak etxean ekingo dio Europako bideari txapeldunaren kontra, Olympiakosen aurka
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko dituzte Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak abenduaren 16an.
Arrasateko Smartlog Ointxe taldea, Espainiako 3x3 modalitateko txapelduna
Joan den asteburuan jokatu zen txapelketa, Tenerifen. Hiru euskal jokalarik eta kataluniar batek osatutako laukoteak irabazi du lehiaketa honen lehen edizioa.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
BAXI Ferrol-Kutxabank Araski, Duran Maquinaria Ensino-Mirai Euskotren eta Celta Femxa Zorka-Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldian
Aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.