Pablo Laso, Anadolu Efes taldeko entrenatzaile berria 2027ra arte
Bere azken denboraldian Baskoniaren buru izan ostean, gasteiztarrak bi aldiz Euroligako txapeldun izan denaren gidaritza hartuko du.
Anadolu Efes taldeak larunbat honetan baieztatu duenez, Pablo Laso gasteiztarra entrenatzaile berria izango da 2026/2027 denboraldiaren amaierara arte, Igor Koskoven erreleboa hartuta.
Horrela, entrenatzaileak Espainiatik kanpoko bigarren abenturari ekingo dio, 2023/2024 denboraldian Bayern Munich entrenatu ondoren.
Bere azken denboraldian Baskoniaren buru izan ostean, gasteiztarrak bi aldiz Euroligako txapeldun izan denaren kargua hartuko du.
Istanbulen Vincent Poirier pibot frantziarra eta Nick Weiler-Babb joko-antolatzaile alemaniarra izango dira, besteak beste, Lasok dagoeneko entrenatu dituen jokalariak.