15/16 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grimauk kontratua berritu du Gipuzkoa Basketekin

Esperientzia handiko eskolta da Griumau, izan ere, Gipuzkoa Basketen jokatzeaz gain, Manresako Bruixan, Murtziako UCAM taldean eta Valladoliden aritutakoa da.
Jordi Grimau, Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Argazkia: EITB

RETAbet.es Gipuzkoa Basketek astearte honetan iragarri duenez, Jordi Grimau eskoltak talde gipuzkoarrean emango du datorren denboraldia ere.

Bartzelonako jokalari ohia den Roger Grimauren anaiak esperientzia handia du Endesa Ligan, izan ere, Gipuzkoa Basketen jokatzeaz gain, Manresako Bruixan, Murtziako UCAM taldean eta Valladolid Basketen aritutakoa da.

Azken denboraldian, talde gipuzkoarrak liga erregularreko azken aurreko tokian ziharduenean, Grimauk lepoa minberatuta zuen eta ezin izan zuen nahiko lukeena bezain ondo aritu, aldiz, Jaume Ponsarnauren aginduetara burutu zuen bigarren itzulian lan ederra egin zuen eskoltak; hala nola, 8,7 puntu eta 2,4 erreboteetako batez bestekoa, eta 6,9ko nota erdietsiz.

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X