RETAbet.es izango da Gipuzkoa Basketen babesle nagusia
Babesle nagusia du Gipuzkoa Basketek, Grupo RETArekin lortutako akordioari esker. Kirol apustuetan diharduen enpresak talde donostiarra babestuko du hurrengo bi denboraldietan.
GBCk bi urte eta erdi eman ditu babesle nagusirik gabe. Orain, RETAbet.es-ek taldearen izenean (RETAbet.es Gipuzkoa Basket), elastikoan, Donostia Arena 2016an eta komunikazio euskarrietan izango du lekua.
ngo du lekua.Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik Tate eta Mungo fitxatu dituzte, hurrenez hurren
Duran Maquinaria Ensinotik ailegatu da Imane Tate IDK Euskotrenera eta Julieta Mungo, berriz, Oses Construccion Ardoitik iritsi da Kutxabank Araskira. Bi jokalariek 2026-2027 denboraldirako sinatu dute.
Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.
Kosner Baskoniak Real Madril hartu du mendean, eta bigarren postua du jomugan (83-88)
Kosner Baskoniak 83-88ko emaitzarekin irabazi dio Real Madrili, Movistar Arena pabiloian. Neurketaren azken txanpan Timothe Luwawu-Cabarrot frantziarrak erakustaldia eman du. Baskonia, 24 garaipenekin, Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, jardunaldi bakar baten faltan.
Badalonan jokatuko du Kosner Baskoniak 2026ko Superkopa, irailaren 19an eta 20an
Valentzia Basketen, Joventuten eta 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligaren irabazlearen aurka jokatuko du talde gasteiztarrak; Endesa Liga Baskoniak, Valentziak edo Joventutek irabaziko balute, play-offean hobekien sailkatutako taldea izango da laugarren parte-hartzailea.
Itziar Ariztimuñok 2027ra arte berritu du IDK Euskotrenekin
Antolatzaile bizkaitarra, 2025ean talde donostiarrera ailegatu zena, Azu Muguruzak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da, IDK Euskotrenen eman duen lehenengo denboraldian.
Petrasekek 2028ra arte berritu du kontratua Surne Bilbaorekin
New Yorken jaio arren herritartasun poloniarra duen jokalariak denboraldi bakarra darama Bilbon, "baina bere tokia aurkitu du taldearen errotazioan eta jokalari garrantzitsua bihurtu da", talde bizkaitarrak nabarmendu duenez.
Endesa Ligako 33. jardunaldiaren 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako 33. jardunaldia jokatu da jada, eta hemen bildu ditugu ligako jokaldirik onenak.
Sami Hillek ez du Araskin jarraituko
Azkeneko hiru denboraldiak Gasteizko taldean eman ditu jokalari kanadiarrak; bertara 2023an ailegatu zen. 90 partidatan 983 puntu lortu ondoren, Araskiren historian punturik gehien egin dituen bigarren jokalaria izanda uzten du taldea.
Olinpiakos, Euroligako txapeldun Real Madril garaituta (92-85)
Behar baino gehiago sufritu ondoren, txapeldunak errebantxa hartu du, duela hiru urteko finalean talde zuriaren aurka galdu ondoren.
Surne Bilbaok mendean hartu du Girona (86-80), eta play-offeko postua defendatuko du Tenerifen
Surne Bilbaok 86-80 menderatu du Girona Bilbao Arenan, eta play-offerako sailkapena jokatuko du azken jardunaldian Tenerifen. Gironak amaierara arte eutsi badio ere, Melwin Pantzarren partida bikainak eta azken laurdenean Darrun Hilliardek sartutako hiruko erabakigarriek etxekoen garaipena ziurtatu dute.