Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelarrak ordezkatuko du Olharan Bilboko Iron Cup txapelketan

Jean Olharanek ez du Bilboko Iron Cup txapelketan parte hartuko, belaunean jasandako kolpe baten ondorioz.

Eñaut Astelarra; Argazkia: ERAMAN!

Eñaut Astelarra. Argazkia: Eraman!

Jean Olharanek Bilboko Iron Cup txapelketan huts egingo du, belaunean jasandako kolpe baten ondorioz; arazo horrek All Stars eta Getariako Desafiotik kanpo utzi zuen Paueko aurrelaria. Haren ordez Eñaut Astelarra ibiliko da. 18 urteko gernikarrak Unai Lekerika herrikidearekin bikotea osatuko du Bilboko Iron Cupen.

Astelarrak Iron Cupeko aurre-kanporaketa jokatu zuen, eta partida bikaina egin zuen, "arazoren bat zuen" Zabalarekin, eta Garcia eta Argoitiari irabazi zieten. Orain, lesioaren ondorioz, Lekerikarekin txapelketa jokatzeko aukera izango du.

Txapelketako lehen jardunaldian, Johan-Altain eta Urreisti-Basque bikoteek Libois-Ibarluzea eta Erkiaga-Manciren bikoteak garaitu zituzten, hurrenez hurren. Orain, Astelarra-Lekerika bikoteak, ostiral honetan, maiatzak 8, jokatuko dute Johan-Atain bikotearen aurka, eta finalerdietarako sailkapena bilatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X