Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Lehen joko parekatuan azken txanpan aurrea hartzea eta nagusitzea lortu dute iazko txapeldunek (13-15). Bigarrenean, aldiz, Araik eskuinaz agindu du, eta aise irabazi dute jokoa (6-15).
Arai pilota jaurtitzeko gertu, finalerdian zehar. Argazkia: Eraman
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik bi jokotan (13-15 eta 6-15) mendean hartu dituzte Ihart Arakistain eta Maia Goikoetxea Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako Euskotren Winter Series txapelketako bigarren finalerdian. Horrenbestez, iazko txapeldunek finalerako txartela lortu dute. Erika Mugartegi eta Frida Watkins izango dituzte aurkari hilaren 23ko final handian.
Lehen joko bikaina jokatu dute bi bikoteek. Ihartek eta Maiak ederki eutsi diete iazko txapeldunei, eta aurreneko partzial borrokatua eta estua izan da. Lehen joko parekatu eta ikusgarrian, Helenak eta Araik ezin izan dute markagailuan aurrea hartu azken txanpara arte. Aurkariek min egin diete pilota motelarekin, eta deseroso izan dira kantxan. Hala ere, asko sufrituta izan da bada ere, jokoaren amaieran gehiago asmatu eta garaile ateratzea lortu dute faboritoek (13-15).
Bigarren jokoan, neurketa zeharo aldatu da, bikote txapeldunak pilota biziagoa aurkitu du, eta harekin min ikaragarria egin du Araik, bere eskuin bikainarekin. Atzelari txapeldunak joko osoan zehar agindu du, eta bi aurkariak dantzan ibili ditu, ezinean. Horrela, Helenak eta Araik abantaila ederra hartu dute joko hasieran, eta norgehiagoka ia erabakita utzi dute. Jokoaren atsedenalditik bueltan Ihartek eta Maiak susperraldi txikia izan dute, baina markagailua zertxobait itxuratzeko baino ez du balio izan (6-15).
Urreisti eta Lekerika, Ezkurdi Master Serieseko finalean
Bestalde, Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak Jean Olharani eta Jon Zabalari bi jokotan (8-15 eta 11-15) irabazi diete Durangoko Ezkurdi Master Serieseko bigarren finalerdian, eta finalerako txartela lortu dute. Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain izango dituzte aurkari finalean.
Eñaut Urreisti izan da Ezkurdiko finalaurrekoan protagonista. Gipuzkoarrak partida ona jokatu zuen pasa den ostiralean Gasteizen, eta momentu on horri segida eman dio gaur Durangon. Tanto asko bukatu ditu aurrean eta Olharanen erremate ugari saskiratu ditu, ondoren kontraerasoan tantuak eginez. Lekerikak atzean seguru eutsi dio, eta bikote horiak Olharanek eta Zabalak baino gehiago jokatu du gaur.
Zure interesekoa izan daiteke
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Erikak bere hirugarren txapela lortu du; Fridak, aurrenekoa
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Gainera, Erikak jokalari onenaren saria jaso du EITBren eskutik.
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.