Euskotren Winter Series
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta

Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hirurak irabazi. Fridarentzat, ordea, txapelketan lehen garaipena da.
Euskotren-Winter-Series-finala
Finaleko tantoetako bat. Irudia: EITB

Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Honenbestez, Markina-Xemeingo aurrelaria eta Zumaiako atzelaria dira txapeldun berriak. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hirurak irabazi. Fridarentzat, ordea, lehen txapela da.

Euskotren-Winter-Series-finala
18:00 - 20:00

Final hasiera parekatua izan da. Bi aurrelariek ez zuten elkar ikusi nahi eta jokoa atzean kargatu dute. Erikak eta Fridak pilota biziagoa aprobetxatzeko asmoa zuten, Helenak eta Araik motelagoa ateratzen zuten bitartean. Tentsioa nabaritzen zen neurketaren hasieran. Erika eta Frida atsedenaldira 8-6 aurretik joan dira markagailuan, eta bueltan beste bi tanto egin dituzte jarraian. Markina-Xemeingo aurrelariak gehiago agindu du, eta Zumaiako atzelaria sendo aritu da. Aurkariek beste bi tanto egin dituzte (11-8), baina iazko txapeldunek amore eman behar izan dute, Erika eta Frida 11. tantotik zuzenean 15.era joan baitira (15-8).

Bigarren jokoan, finalaren joera erabat iraultzea lortu dute txapeldunek. Aurrelari durangarrak eta atzelari markinarrak Erikaren jokoa desaktibatzen asmatu dute, eta Frida nekarazten saiatu dira. Horrela, jokoa 0-4ko partzialarekin hasi dute pilota aldatuta. Araik urrunetik botatako bi pareta bikain batekin 2-6koa jarri du markagailuan, eta atsedenaldira 3-8 aurretik joan dira txapeldunak. Erika erreakzionatzen saiatu da, eta 4-10ekoa egin du bi pareta on batekin. Baina jokoko tantorik borrokatuenean Fridak ez du pilota saskiratu, eta aurkariek 4-12koa egin dute. Ondoren, zuzenean 15. tantora joan dira, hirugarren jokoa behartuz.

Hirugarren joko erabakigarrian, Erika nagusi izan da. Horrela, aurrelari markinarra eta atzelari zumaiarra 2-0 eta 3-1 jarri dira aurretik . Hala ere, txapeldunek ez dute etsi eta 3-2ko egin dute. Baina Erika ez zen amore emateko prest, eta bere legea inposatu du kantxa osoan (5-2).

Euskotren-Winter-Series-finala
18:00 - 20:00

Erkiaga-Atain, Ezkurdi Master Serieseko txapeldun

Ondoren, Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain Ezkurdi Master Serieseko finalean nagusitu dira hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-1), Eñaut Urreisti eta Unai Lekerikaren aurrean.

Gorka Mugartegi atzelari markinarrak (Erikaren neba nagusiak) bere lehenbiziko txapela irabazi du Jai Alai Leaguean. Durangon, Ezkurdi Master Seriesan hasi du ibilbide berria eta maila oso ona erakutsi du, joko maila bikainean ari den Aritz Erkiagarekin batera. 

Ispasterkoarentzat, denboraldiko bigarren txapela da (urtarrilean Berriatuko Master Seriesa irabazi zuen) eta Ligako rangkinerako, Winterrean eskuratu ez zituen puntuak batzen jarraitzen du.

Urreisti eta Lekerika 2-6 jarri dira lehen jokoan aurretik baina Erkiagak eta Atainek atsedenaldia baino lehen berdindu dute eta tanto gogor eta piloteatuak jokatu dituzte. 15-11 bukatu da lehen jokoa eta bigarrena ere, oso parekatua joan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X