Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman eta garaipena lortu dute Urreisti-Lopez bikotearen aurka, hiru jokotan
Lehen jokoa eskura izan eta galdu ondoren, Urrutiak eta Del Riok egoera zailari buelta eman diote eta bigarren joko estua irabazi dute, eta markagailua irauli dute hirugarren eta azken jokoan (15-14, 12-15 eta 4-5).
Julen del Rio atzelari gasteiztarra, pilota eskuinkada bikainez jaurtitzeko prest. Irudia: EITB
Thomas Urrutia (Donibane-Garazi, 2001) eta Julen Del Rio (Gasteiz, 1996) pilotariak gaur hasi dira lehiatzen Eusko Label Winter Series txapelketan. Puntista baxenafarrak bukatu berri ditu Miamiko Magic Cityko konpromisoak. B multzoko liderren aurka jokatu behar dute, Eñaut Urreisti eta Imanol Lopezen aurka, hain justu. Gipuzkoarrak finalerdietara sailkatuta daude eta orain arte, txapelketako bikote sendoena direla erakutsi dute. Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman dute, partida hiru jokotan irauli dute eta (15-14, 12-15 eta 4-5).
Lehen jokoan markagailuan gorabehera handiak izan dira, baina Urreistik eta Lopezek lehen partzial parekatua irabazi dute, detaile txiki batzuengatik, beste aldera eroriko zela zirudienean. Urrutia eta Del Rio 14-12 aurretik jarri dira, baina bikote gipuzkoarrak buelta eman dio azken unean.
Bigarren jokoa ere oso orekatua izan da, baina Urrutiak eta Del Riok aurrekoan lortu ez zutena lortu dute, bikote gipuzkoarra mendean hartuz (12-15). Atzelari gasteiztarrak eskuinaz min handia egin die gipuzkoarrei, eta ezin izan diote haren jokoari aurre egin.
Hirugarren eta azken jokoan, Thomasek eta Julenek norgehiagoka iraultzea lortu eta ezustekoa eman dute (4-5). Ez dute jokoa ondo hasi, baina suspertu eta aurretik jarri dira; hala ere, garaipena eskuratzeko itxaron egin behar izan dute, Eñautek eta Imanolek ez baitute amore eman amaierara arte.
Urrutia eta Del Riok beste bi partida jokatu behar dituzte, bi astelehenez jarraian.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Gernikako Jai Alai pilotalekuak agur esan dio Imanol Lopez atzelari handiari
Zumaiako atzelariak esan duenez, "uste baino lasaiago" egon da. Hala ere, "eguna arraro samarra" izan dela onartu du. "Oso eskertuta nago, Gernikan hasi nintzen, eta hemen bukatu dut, oso polita da", azpimarratu du. "Pozik nihoa", erantsi du.