Horrelakoa izan da Urrutiari eta Del Riori garaipena eman dien azken tantoa
Thomas Urrutiak eta Julen Del Riok hiru setetan irabazi diete Imanol Lopez eta Eñaut Urreistiri (15-14, 12-15 eta 4-5). Hemen partida erabaki duen azken tantoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Del Rio: "Gure lana egin dugu; ondo jokatu dugu, aspaldi ez nuela horrela disfrutatzen"
Urrutiak eta Del Riok beraien estreinako partidan irabazi diete Urreistiri eta Lopezi. Pozik agertu dira biak, partida gogorra izan dela diote, baina emaitzarekin oso gustura.
Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman eta garaipena lortu dute Urreisti-Lopez bikotearen aurka, hiru jokotan
Lehen jokoa eskura izan eta galdu ondoren, Urrutiak eta Del Riok egoera zailari buelta eman diote eta bigarren joko estua irabazi dute, eta markagailua irauli dute hirugarren eta azken jokoan (15-14, 12-15 eta 4-5).
Urrutiak eta Del Riok liderren aurka debutatuko dute 8.jardunaldian
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Gorka Sorozabal: "Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu"
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi diete Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.