Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque eta Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en

Eusko Label Winter Seriesek amaiera emango dio abenduaren 30ean multzoen faseari, 10. jardunaldiarekin. Bi neurketa jokatuko dira lehen faseari agur esateko. Norgehiagokak ikusgai izango dituzu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:45ean.
Eusko Label Winter Series 2024-2025
Eusko Label Winter Series 2024-2025. Argazkia: EITB Media

2024-2025 Eusko Label Winter Seriesek agur esango dio txapelketako multzoen faseari, gaur, abenduaren 30ean. Hamargarren jardunaldia berezia izango da, zesta-puntak agur esango baitio 2024ari, bi partida jokatuta.

Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque eta Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala neurketak jokatuko dira Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Norgehiagokak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en, 21:45ean.

Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Basque bikoteen arteko lehian B multzoko lidertza egongo da jokoan. Erkiagak eta Ibarluzeak 8 puntu dituzte; Urrutiak eta Basquek, aldiz, 7 puntu. Biak daude finalerdietako ligaxkarako sailkatuta, baina multzoko lehen postua lortu nahi dute.

Bestalde, Johan-Lekerika eta Olharan-Zabala bikoteek ez dute aurrera egiteko aukerarik. Hala ere, bi bikoteek B multzoko azkenak ez izatea dute helburu. Johanek eta Lekerikak puntu bakarra pilatu dute orain arte; Olharanek eta Zabalak, berriz, ez dute punturik bereganatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X