Urreisti eta Gorka Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, beste garaipen bat eskuratuta
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira, astelehen honetan; izan ere, txapelketako bosgarren jardunaldian, Urreisti-Gorka bikoteak Ludovic Laduchek eta Mikel Mancisidor Mancik osatzen duten bikotea menderatu dute, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-3, A multzoan, Gernika-Lumoko Jai Alain. Urreistik eta Gorkak, horrenbestez, hamar puntu batu dituzte ligaxkan, Eusko Label Winter Serieseko aurreneko fasean bikote guztiek jokatu behar dituzten hiru neurketak jokatuta, eta bermatu egin dute urtarrilaren 6an hasiko den finalerdietako ligaxkarako txartela; Laduchek eta Mancik, ordea, puntu bat eskuratu dute, txapelketan jokatu duten lehenengo norgehiagokan.
Testuinguru horretan, Laduche eta Manci hobeto aritu dira partidako aurreneko jokoan; hasieratik hartu dute aurrea, eta eutsi egin diote, poltsikoratu arte. Urreistik eta Gorkak ezin izan dute eman txapelketan jokatuta zituzten lehenengo bi neurketan erakutsitako maila, eta aurkariek, bereziki atzean oso sendo ibili den Mancik, erregulartasun handiagoa izan dute. Urreisti eta Gorka 9-10 ere izan dira, gertu-gertu, baina Laduchek eta Mancik lau tanto jarraian egin dituzte, eta jokoa eskuratu dute azkenean, 15-10 gailenduta.
Bigarren jokoan, Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal indartsuago hasi dira, eta aldetxoa lortu dute lehen tantoetan (4-1, 6-2). Laduchek eta Mancik, baina, eskura izan dute markagailua berdintzea (7-8, 8-9), eta bazirudien jokoaren amaiera emozioz beterikoa izango zela; Urreistik eta Gorkak jokoa irabazi behar zuten, finalerdietako ligaxkarako sailkatzea bermatze aldera, eta ez dute aukerarik eman, 15-11 irabazita.
Hirugarren jokoan, Zalantzen Txokoa bi aldiz sartu da. Bereziki, bigarrenean izan da eztabaida; izan ere, Urreisti eta Manci 3-2 irabazten ari zirela, Mutrikuko aurrelariak sutsu esan du Laduchek, saskiaz, jokaldia oztopatu egin diola. Azkenean, Urreistik eta Mancik, finalerdian daudela ziurtatuta, garaipena erdietsi dute, 5-3, eta sailkatzea poltsikoan dutela joango dira Daniara, hurrengo egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.