Urreisti-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian
Urreisti-Gorka eta Barandika-Lopez kantxaratuko dira astelehen honetan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, Eusko Label Winter Series txapelketako hirugarren jardunaldian. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera emango du EITBk, 22:20ean hasita.
Orain arteko emaitzei dagokienez, bigarren jardunaldian, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek 15-13 eta 15-12 hartu zituzten mendean Jean Olharan eta Jon Zabala; hala, irabazleek urrats garrantzitsua eman zuten, B taldean, finalaurreko ligaxkara sailkatzeko bidean.
Lehen jardunaldian, berriz, Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunak izan ziren nagusi Johan eta Lekerikaren aurkako hitzorduan: Urreistik eta Gorkak Goitia eta Del Rio menderatu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Gorka Sorozabal: "Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu"
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi diete Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Hemen partidako azken tantoa.
Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko
Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, 'Goixerrik' egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.