Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Winter Serieseko Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque partida, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en

Txapelketako lehen jardunaldiko B multzoko neurketa jokatuko dute Olharan-Zabala eta Urrutia-Basque bikoteek Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, 22:20ean.
Eusko label Winter Series
2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketako puntistak. Argazkia: EITB Media

2024-2025 Eusko Label Winter Series aurrera doa. Gaur, azaroak 4, B multzoko lehen jardunaldiko Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque partida jokatuko da Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoian.

Olharan-Zabala eta Urrutia-Basque bikoteek txapelketari ekingo diote, lehen garaipena bereganatzeko helburuarekin. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, 22:20ean.

Winter Serieseko laugarren denboraldiko estreinaldian, B multzoan, Erkiagak eta Ibarluzeak lau puntu poltsikoratu zituzten, Johan eta Lekerika 2-0 menderatuta. Horrez gain, A multzoko partida bat ere jokatu zen; Urreisti-Gorka bikoteak garaipena erdietsi zuen, Goitiaren eta Del Rioren kontra (2-1).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X