Gernikan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoan

Gaurko irabazleek final handirako txartela eskuratuko dute, Iñaki Osa Goikoetxearen eta Unai Lekerikaren kontra jokatzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai egongo da, 22:15etik aurrera.
Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoa
18:00 - 20:00
Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio, Winter Serieseko finalerako bigarren txartelaren bila

Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio bikoteek Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoa jokatuko dute astelehen arratsaldean, Gernikako Jai Alai frontoian. Lehia orekatua espero da, eta hortik aterako da finala jokatuko duen bigarren bikotea. Goikoetxeak eta Lekerikak dagoeneko lortu zuten datorren otsailaren 18rako finalerako txartela.

Lehen finalaurrekoan gertatu zen moduan, gaurkorako ere ez dago faborito argirik. Erkiaga eta Ibarluzea partidarik galdu gabe iritsi dira finalaurrekora; Olharan eta Del Riok, ostera, bi neurketa irabazita eta bat galduta heldu dira. Azken norgehiagokan, Olharanek ezin izan zuen jokatu.

Goiko eta Lekerika, lehen finalistak

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikak jokatuko dute datorren otsailaren 18 final handia, lehen finalaurrekoan Johan Sorozabal eta Imanol Lopez hiru setetan mendean hartu ostean: 15-8, 9-15 eta 5-4.

EITB Mediak neurketa ikusteko aukera eskainiko du, 22:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X