1. JARDUNALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goikoetxea-Lekerika eta Erik-Minvielle, Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen partidan

Norgehiagoka Gernikako Jai Alai frontoian izango da, eta ETB1en eta eitb.eus atarian ikusteko aukera egongo da gaur gauean, 22:15etik aurrera.
Eusko Label Winter Series
18:00 - 20:00
Eusko Label Winter Series abiatuko da gaur, sarrera guztiak agortuta

Astelehen honetan abiatuko da Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketa, Gernikako Jai Alai frontoian. Goikoetxea-Lekerika eta Erik-Minvielle A taldeko bikoteek jokatuko dute lehen jardunaldiko partida. Aurretik, 18:00etan, Katedralak Gonzalo-Oier Diaz eta Basterra-Atain bikoteen arteko neurketa hartuko du.

Guztira, zortzi bikote arituko dira torneoa irabazteko lehian datozen asteetan. Goitia-Basque eta Olharan-Del Rio bikoteek osatzen dute A taldea; bestetik, B taldean, Johan-Lopez, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Gorka eta Arbe-Manci daude.

Dagoeneko 1.200 zalek erreserbatu dituzte eserlekuak, txapelketako 16 hitzorduetarako. Partida guztiak ikusgai egongo dira astelehen gauero, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X