Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrieta: ''Modu honetan erretiroa hartzeko aukera gutxi izaten dute pilotariek. Betirako gordeko dut''

Iragarkia
20241007205032_arrietari-omenaldia_
18:00 - 20:00
Arrieta: ''Modu honetan erretiroa hartzeko aukera gutxi izaten dute pilotariek. Betirako gordeko dut''
23 urteko ibilbidearen ostean, zesta puntatik erretiroa hartu du Iñigo Gorostola, "Arrieta", pilotari durangarrak. Hori horrela, omenaldi beroa egin diote gaur bere herrian, Durangon, Jai Alai League-aren Lauko Finalaren lehen jardunaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira

Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.

GOITIA-BASQUE eta TXANIKA-SALEGI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara

Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X