NAZIOARTEKO TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok eta Gernikak hartuko dute 2030eko Munduko Pilota Txapelketa

Euskal frontoietan egingo den mundu mailako hitzorduaren aurretik, Argentinako San Luis herriak antolatuko du 2026ko lehia.
Pilotako Munduko Txapelketa
Pilotako Munduko Txapelketa

Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) San Luisi (Argentina) eta Bilbao-Gernikari aitortu die hurrengo bi munduko txapelketak antolatzeko ardura. Argentinako hitzordua 2026an izango da, eta lau urte geroago iritsiko da Bizkaira, 2030ean, alegia.

FIPVk Biarritzen egin du bilera ostegun honetan, bertan 2022ko txapelketa jokatzen ari dela baliatuta, eta lehen aldiz, bi egoitza aldi berean esleitzea erabaki du. Bata zein bestea aho batez onartu diren proposamenak izan dira, erakundeko presidente Xavier Cazaubonek EFEri adierazi dionez.

Horrela, lehen aldia izango da Bilbok edo Gernikak txapelketa horren egoitza lanak egingo dituztenak. Alabaina, horien aurretik beste euskal hiri batzuk izan dira pilotaren nazioarteko hitzordu nagusienaren agertoki, hala nola, Donostia (1952, 1970), Gasteiz (1986), Iruñea (1962, 2002), Donibane Lohizune (1994) eta Biarritz (1978, 2022).

Bestalde, batzarrak Cazaubon FIPVeko  2026ra arte presidente gisa berrautatzea erabaki du, oposiziorik gabe, pilotaren "sendotzean, berritzean eta hedapenean" oinarritutako programarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X