Plazandreak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrizabalagak eta Capellanek garaipena eskuratu dute, 22-11, eta "Plazandreak" saioko finalean egon litezke

Aurrelari bizkaitarrak eta atzelari errioxarrak Arraiza eta Galeano hartu dute mendean, 22-11, txapelketako hirugarren jardunaldian. Lau t'erdikoan, Larrartek finalerako sailkatzea lortu du, Etxegarai 18-14 menderatuta.
Capellan eta Arrizabalaga, pozarren, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.
Capellan eta Arrizabalaga, pozarren, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.

Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek Leire Garairen ordez aritu den Miriam Arraiza eta Leire Galeano menderatu dituzte, 22-11, Bilboko, Esperantza pilotalekuan, "Plazandreak" saioko hirugarren jardunaldian, eta, halaber, lau t'erdikoan, Miren Larrartek Madalen Etxegarai hartu du mendean, 18-14. Hortaz, Arrizabalagak eta Capellanek abuztuaren 5erako aurreikusita dagoen final handia jokatzeko aukerari eutsi diote, eta Larrartek, bere aldetik, final handi horretarako tokia bermatu du.

Testuinguru horretan, binakako partidan, Arrizabalagak eta Capellanek txapelketan aurreneko puntua erdietsi dute, Arraiza eta Galeano aurkari; horrenbestez, aukera dute abuztuaren 5eko finala jokatzeko, baina hori datorren asteleheneko jardunaldiko emaitzak berretsi beharko du. Gernika-Lumoko aurrelariak eta Santo Domingo de la Calzadako atzelariak hasieratik izan dute markagailua kontrolpean, alde nabarmenak zehaztuta; norgehiagokaren bigarren zatian, ordea, urdinak suspertu egin dira, eta aurreneko tantoetan baino hobeto moldatu dira. Bikote gorriaren garaipena, nolanahi ere, ez da zalantzan izan, eta argia izan da; azken emaitzak, 22-11koak, ondo baino hobeto islatzen du hori.

Lau t'erdikoan, Larrartek abuztuaren 5eko final handirako txartela erdietsi du, Etxegarai 18-14 mendean hartuta. Norgehiagokak bi zati oso desberdin izan ditu: hasieran, oñatiarra gehiago izan da, eta aurretik jarri da; tantoek aurrera egin ahala, baina, bidaniarrak erritmoa hartu eta jokoan hobera egin du. Larrartek markagailua berdindu du, lehenik, eta, partidako zati erabakigarrian, aurkaria gainditu du. Larrartek gero eta konfiantza handiagoa erakutsi du kantxan, Etxegaraik ez bezala. Esperantzako pilotalekuko markagailuan izandako emaitzarekin, Larrarte finalean da, dagoeneko, eta Etxegaraik, ordea, ezingo du txapela jokoan jarriko duen neurketa jokatu.

Larrarte eta Etxegarai, partida amaituta. Argazkia: EITB Media. Larrarte eta Etxegarai, partida amaituta. Argazkia: EITB Media.

Zure interesekoa izan daiteke

Plazandreak-saioko-finalen-aurkezpena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean

Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X