Emakume Master Cup
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagardui eta Gaminde, Binakako txapeldun

22-17 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.

18:00 - 20:00

Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira 2026ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. Goizuetako aurrelaria eta Laukizko atzelaria nagusi izan dira Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako final handian, 22-17 gailenduta.

Final orekatua eta estua aurreikusita zegoen, eta hori izan da, hain zuzen, Astelena pilotalekuan bildutako ikusleek ikusi eta gozatu dutena. Ez da gutxiagorako izan, aurrez aurre izan baitira egungo aurrelaririk onena, Arrizabalaga, eta atzelaririk onena, Gaminde.

Belaunaldien arteko norgehiagoka izan da, bestalde. Batetik, Arrizabalaga eta Bergararen esperientzia eta erregulartasuna zeuden; bestetik, 14 urte besterik ez dituen Sagarduiren freskotasuna eta Gaminderen sendotasuna.

Ez dio hasiera ona eman Gamindek finalari, bi huts jarraian egin baititu. Gorrien aginte-makila Laukizko atzelariak hartu du, bikotearen sama bere gain hartuta. 3-3 berdindu eta gero, gorriak aurretik jarri dira jarri dira markagailuan, 5-0eko partziala lortuta (8-3). Bikote urdinak, baina, hortzak estutu, eta aldea murriztu du; izan ere, bazekiten sake-errematean min handia egin zezaketela, eta bikain aritu da Olatz Arrizabalaga (8-7). 

Hortik aurrera, markagailuan alde txikiak izan dira gorrien eta urdinen artean, 3 tantokoa gehienez ere (11-8), baina Enara Gaminde garbi nagusitu da atzoko koadroetan, eta bikote gorriak 6 tanto jarraian egin ditu (14-8). 

Urdinei aldapan gora jarri zaie finala Sagardui eta Gaminde 18-9 aurreratu direnean. Laukizko atzelariaren nagusitasuna erabatekoa izan da, eta Sagardui ere bikain aritu da. Olatz saiatu da gorriak markagailuan harrapatzen, baina ez du bere eguna izan. Gorriek 10 tantoko aldea lortu dute, 20-10ekoa eginda.

Bikote urdinaren erreakzioa etorri da orduan, sakea berreskuratu eta saketik Olatz Arrizabalagak 2 tanto eginda (20-13). Urdinek ez dute amore eman nahi izan, eta markagailuan 4 tantora hurbildu dira, Gernikako aurrelariaren ausardiari esker (21-17).

Azkenean, txapelak ez die ihes egin Sagardui eta Gaminderi, eta 22-17 gailendu dira. Laukizko atzelariak bere ibilbideko hirugarren txapela jantzi du, eta Goizuetako aurrelari gazteak, berriz, lehena.

Zure interesekoa izan daiteke

Emakume Master Cup
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume Master Cup Binakako txapelketa, zazpi bikote martxoaren 22ko finalean banatuko diren txapelen bila

Ostiral honetan, Etxebarrin, eta igandean, Sopelan, hasiera emango zaio binakako txapelketari. Alize Sagardui 14 urteko goizuetarrak debuta egingo du Enara Gaminde txapeldunarekin bikotea osatuz. Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara iazko txapeldunordeek elkarrekin jokatuko dute aurten ere. Gainerako bikoteak Aldai-Arrillaga, Ruiz de Infante-Mendizabal, Zabaleta-Bertiz, Ibarrola-Erasun eta Etxegarai-Capellan izango dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X