PILOTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du

Ezcarayko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.

Jokin Altuna
Jokin Altuna; Argazkia: EFE

Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Horrela, Dario arituko da Ezkurdiarekin batera, Jaka eta Iztueta aurkari. Partida honen emaitzak ez du eraginik izanen txapelketan; izan ere, Altuna III.a eta Ezkurdia jada finalerako sailkatuta daude, eta Jakak eta Ezkurdiak, berriz, ez daukate finala jokatzeko aukerarik.

Horrela, Dario aurrenekoz arituko da aurtengo Binakako Txapelketan Beotibarren. EITBk, ETB1 eta kirolakeitb.eus bitartez, zuzenean emanen du jaialdia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X