Ez du arriskatuko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altuna III.ak ez du jokatuko Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida

Jokin Altunak minduta du ezker eskua, eta ez da prest egongo otsailaren 13an Tolosan Peña II-Albisu bikotearen kontra lehiatzeko. Zabalak ordezkatuko du Amezketakoa, eta bikotea osatuko du Martijarekin Beotibarren.
Jokin Altuna
Jokin Altuna, pilotaria. Argazkia: EFE

Jokin Altunak ez du jokatuko Binakako Txapelketako ligaxkako 14. eta azken jardunaldia. Amezketako pilotariak minduta du oraindik ezker eskua; ondorioz, ez arriskatzea erabaki du.

Javier Zabalak ordezkatuko du Altuna III.a beste behin, eta Martijarekin batera lehiatuko da Peña II-Albisu bikotearen kontra, otsailaren 13an, Tolosan, Beotibar pilotalekuan.

Altuna III.a eta Martija sailkapeneko laugarren postuan daude 13. jardunaldi jokatu ostean. Play-offa jokatzea bermatuta dute, eta ez daukate bigarren izateko aukerarik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X