Urrutikoetxeak minduta dauka ezker sorbalda, eta ez du jokatuko asteburuan; bai, ordea, Mariezkurrenak
Urrutikoetxea ez da asteburu honetan Binakako txapelketan arituko Baikok jakitera eman duenez. Aurrelariak Amorebieta-Etxanon jokatu zuen partida hasieran min hartu zuen ezker sorbaldan eta Larrazabalek ordezkatuko du. Hortaz, Baikok bi baja izango ditu jardunaldi honetan, astelehenean jakitera eman zutenez, Ander Imaz ere ez baita jokatzeko moduan egongo.
Enpresak jakitera eman duenez, zaratamarrak "eskapula azpiko lesio muskulu-tendinosoa du" ezkerreko sorbaldan eta fisioterapia bidezko tratamendua hasiko du.
Baikok, baina, Mariezkurrena II.a berreskuratuko du astebururako. Eskuin eskua minduta zuela eta, aurreko 3 jardunaldiak frontoietatik at eman ditu Berriozarkoak. Altuna III.a eta Tolosaren aurkako partidarako Peña II.aren bizkarra zaintzeko moduan izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Jakak eta Iztuetak Artola eta Imaz menderatu dituzte, 22-8, eta bi puntu daramatzate Binakakoan
Beotibarren astelehen arratsaldean jokatutako partidan, Lizartzako aurrelaria eta Tolosako atzelaria hasieratik izan dira nagusi, eta aise gailendu dira.
Peña II.aren nahi gabeko pilotakada batek, partida jokoan egon gabe, Salaverri II.a belaunean mindu du
Jon Ander Peña eta Ruben Salaverri 21-18 ari ziren gailentzen, Amiano-Eskiroz aurkari; orduan, Peña II.ak hormara bota du pilota, eta, nahi gabe, Fuenmayorreko atzelaria jo du. Salaverri II.ak aldagelara joan behar izan du, baina, gerora, bueltatu da kantxara, eta partida amaitu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
Zabalak eta Martijak bi puntu dituzte, Altuna III.a eta Ezkurdia mendean hartuta (16-22)
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrenekoz irten dira galtzaile, Binakakoan; Bartzelonan jokatutako partidan, 0-6 hasi dira galtzen. Javi Zabalak eta Julen Martijak merezita irabazi dute, neurketa ona eginda.
Bigarren puntua Elordi eta Zabaletarentzat, Etxeberria eta Rezusta irabazi ezinik daudelarik (22-14)
Elordik eta Zabaletak 22-14 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta Binakako Txapelketaren hirugarren jardunaldian. Hala, bigarren puntua lortu dute. Bikote urdinak, aldiz, irabazi gabe jarraitzen du.
Altuna eta Ezkurdia sailkapenaren buruan jarri dira Elordi eta Zabaleta garaituta (22-14)
Altunak eta Ezkurdiak 22-14 irabazi diete Elordi eta Zabaletari Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Hala, sailkapeneko lehen postuan jarri dira. Laso eta Albisu dituzte soilik parez-pare, bi garaipenekin.
Lasoren eta Albisuren astindua jaso dute Jakak eta Iztuetak (6-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk erakustaldia eman dute Erik Jakaren eta Martxel Iztuetaren aurka jokatu duten partidan. 0-12 joan dira irabazten, eta 6-22 gailendu dira, ligaxkako bigarren puntua bereganatzeko.
Zabalak eta Martijak Etxeberria eta Rezusta menderatu dituzte (12-22), eta lehen puntua lortu dute Binakakoan
Bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, ostiral gauean, Basaurin, Javi Zabala eta Julen Martija ez dira oso ondo hasi, Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta aurkari, baina, neurketako bigarren zatian, guztiz nagusi izan dira.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Laso eta Albisu Artolaren eta Imazen aurkako neurketaren bigarren erdian nagusi izan dira (22-14)
Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidaren lehen erdia oso parekatua izan da, baina bigarrenean Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Iñaki Artola eta Ander Imaz aise menderatu dituzte.