AURKEZPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburu honetan hasiko da 2022ko Binakako Txapelketa

Larunbatean, Bartzelonan, Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta partida jokatuko da eta final handia apirilaren 3an, igandean, izango dela iragarri dute.
20211116144413_binakakoa-parejas-2022_
18:00 - 20:00
Berriozarren jokatuko da Binakako Txapelketaren lehen partida

Baikok eta Aspek enpresa bakoitzeko zortzi pilotari aurkeztu dituzte gaur goizean Bizkaia Frontoian asteburu honetan hasiko den 2022ko Binakako Txapelketari begira.

Baiko Pilotak bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin Peña II.a-Albisu, Laso-Imaz, Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II.a. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Irribarria-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Ezkurdia-Tolosa eta Elezkano II.a-Zabaleta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan Berriozarren hasi eta larunbatean Bartzelonan jokatuko da Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta partida. Apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Txapelketa.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligaxkara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek play-offak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko.

Final handia Bizkaia Frontoian jokatuko da apirilaren 3an, igandean.

Campeonato de Parejas Campeonato de Parejas
Campeonato de Parejas Campeonato de Parejas
Binakakoa Binakakoa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X