Erik Jaka ospitalera eraman dute, jokatzen ari zela ondoezik sentitu ostean
Erik Jaka Buruz Buruko egungo txapelduna ospitalera eraman behar izan dute igande honetan, ondoezik sentitu baita Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
Jaka eta bere bikotekide zen Beñat Rezusta 8-18 ari ziren galtzen Jokin Altunaren eta Jon Mariezkurrenaren aurka, eta une horretan Lizartzako pilotaria "gaizki sentitu da eta aldageletara joan da zonalde epigastrikoan mina zuela", Txema Urrutia medikuak Radio Euskadiri azaldu dionez.
Horren ondorioz, Zorrotzaurreko IMQ klinikara eraman dute, "probak egitera", baina bertatik "berarekin joan den medikuak esan du hobeto sentitzen zela".
EITBk jakin ahal izan duenez, egindako probek emaitza ona eman dute. Dena den, medikuek erabaki dute pilotariak gaua behaketapean igaro dezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordi-Zabaleta Binakako Txapelketako gorenean, Laso-Albisurekin batera
Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak nabarmendu dira Binakako Txapelketako lau jardunaldi hauetan. Hiru garaipen lortu dituzte bi bikoteek eta sailkapenaren gorenean kokatu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (12-22)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak 12-22 irabazi diete Erik Jakari eta Martxel Iztuetari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Garaipen honi esker, hirugarren puntua batu dute.
Txapelketako hirugarren partida irabazi dute Lasok eta Albisuk Etxeberria eta Rezusta garaituta (22-17)
Lasok eta Albisuk 22-17 irabazi diete Etxeberriari eta Rezustari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Aspeko bikoteak jokatutako lau partidak galdu ditu, hortaz, ez dute punturik lortu oraindik.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak prestigiozko garaipena lortu dute Altunaren eta Ezkurdiaren aurka (19-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 19-22 irabazi diete Altunari eta Ezkurdiari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. 19-17 zihoazen atzetik, baina markagailuari buelta ematea lortu dute haien bigarren garaipena lortzeko.
Jakak eta Iztuetak Artola eta Imaz menderatu dituzte, 22-8, eta bi puntu daramatzate Binakakoan
Beotibarren astelehen arratsaldean jokatutako partidan, Lizartzako aurrelaria eta Tolosako atzelaria hasieratik izan dira nagusi, eta aise gailendu dira.
Peña II.aren nahi gabeko pilotakada batek, partida jokoan egon gabe, Salaverri II.a belaunean mindu du
Jon Ander Peña eta Ruben Salaverri 21-18 ari ziren gailentzen, Amiano-Eskiroz aurkari; orduan, Peña II.ak hormara bota du pilota, eta, nahi gabe, Fuenmayorreko atzelaria jo du. Salaverri II.ak aldagelara joan behar izan du, baina, gerora, bueltatu da kantxara, eta partida amaitu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
Zabalak eta Martijak bi puntu dituzte, Altuna III.a eta Ezkurdia mendean hartuta (16-22)
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrenekoz irten dira galtzaile, Binakakoan; Bartzelonan jokatutako partidan, 0-6 hasi dira galtzen. Javi Zabalak eta Julen Martijak merezita irabazi dute, neurketa ona eginda.
Bigarren puntua Elordi eta Zabaletarentzat, Etxeberria eta Rezusta irabazi ezinik daudelarik (22-14)
Elordik eta Zabaletak 22-14 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta Binakako Txapelketaren hirugarren jardunaldian. Hala, bigarren puntua lortu dute. Bikote urdinak, aldiz, irabazi gabe jarraitzen du.
Altuna eta Ezkurdia sailkapenaren buruan jarri dira Elordi eta Zabaleta garaituta (22-14)
Altunak eta Ezkurdiak 22-14 irabazi diete Elordi eta Zabaletari Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Hala, sailkapeneko lehen postuan jarri dira. Laso eta Albisu dituzte soilik parez-pare, bi garaipenekin.