14. jardunaldirako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bengoetxea Binakako Txapelketara itzuliko da azken jardunaldia jokatzeko

Hamargarren jardunaldian baztertu egin zuen Baiko enpresak, eta Victorrek ordezkatu zuen. Mariezkurrenarekin bikotea osatuko du 14. jardunaldian, nahiz eta ez duten aurrera egiteko aukerarik.
Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB
Oinatz Bengoetxea pilotaria. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxea Binakako Txapelketara itzuliko da, ligaxkako 14. eta azken jardunaldia jokatzeko. Mariezkurrenarekin bikotea osatuko du, astelehenean Tolosan jokatzeko Altuna III.aren eta Galarzaren aurka.

Hamargarren jardunaldian, Baiko enpresak Bengoetxea VI.a baztertzea erabaki zuen, maila eman ez zuela argudiatuta. Victorrek ordezkatu zuen, baina Mariezkurrenaekin batera ez zuen norabidea zuzentzea lortu.

Azken jardunaldiari begira, Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena bikoteak ez du Binakako Txapelketan aurrera egiteko aukerarik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X