8. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute

Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.
750 PELOTA elezkano rezusta
18:00 - 20:00
Elezkano II.a eta Rezusta, sailkapenaren gorenean

2019ko Binakako Txapelketak atzean utzi du 8. jardunaldia eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak jarraitzen du sailkapenaren buru, Olaizola II.a eta Albisurekin berdinduta. Bikote biek sei garaipen lortu dituzte dagoeneko, baina lehenek 39 tanto dituzte alde; bigarrenek, berriz, 22.

Horrenbestez, liderrek Irribarria-Zabaleta (22-19) bikotea azpiratu zuten igande honetan, Zumaian. Gauza bera egin zuten Olaizolak eta Albisuk ostiralean, Bizkaia Frontoian, azkenak diren Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka (22-19).

Hirugarren eta laugarren tokian Irribarria-Zabaleta eta Artola-Mariezkurrena II.a daude. Azken horiek Bengoetxea VI.a-Imaz (22-11) bikoteari gailendu zitzaizkien joan zen ostiralean, Getarian.

Jardunaldiko laugarren norgehiagokan Altunak eta Martijak Ezkurdia eta Galarzari (22-15) irabazi zioten Labriten. Hartara, txapelketako hirugarren garaipena eskuratu zuten, eta bosgarren dira sailkapenean Bengoetxea eta Imazekin berdinduta, hiru garaipenekin.

Sailkapeneko azken bi tokietan Ezkurdia-Galarza eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteak daude (zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren).

Binakako Txapelketako sailkapena 8. jardunaldia amaitu ostean:

BIKOTEAKIRABAZITAALDEKONTRA+/-
1.Elezkano II.a - Rezusta6158119+39
2.Olaizola II.a - Albisu6164142+22
3.Irribarria - Zabaleta5156132+24
4.Artola - Mariezkurrena II.a5147137+10
5.Altuna III.a - Martija3145163-18
6.Bengoetxea VI.a - Imaz3130151-21
7.Ezkurdia - Galarza2136153-17
8.Urrutikoetxea - Aretxabaleta2131170-39

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X