5. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia

Txapelketa handiaren bosgarren jardunaldia hemen da jada. Ostiraletik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango dituzue partida guztiak ETB1en eta eitb.eus/kirolak webgunean.
Artxiboko irudia. EITB
Artxiboko irudia. EITB

Ostiral honetan, Binakako Txapelketaren laugarren jardunaldiari hasiera emango zaio Lekeitioko frontoian Urrutikoetxea-Larunbe vs Irribarria-Zabaleta partidarekin.

Larunbatean, berriz, Bengoetxea eta Imaz, Ezkurdia eta Ladis Galarzaren aurka arituko dira. Igandean, Olaizola eta Albisu, Elezkano eta Rezustaren aurka lehiatuko dira. Asteartean, azkenik, Gabon Egunean, jardunaldiari amaiera emango diogu Altuna-Martija vs Artola-Mariezkurrena partidarekin.

Jardunaldiko lau norgehigokak ETB1n eta eitb.eus-en izango ditugu ikusgai, zuzenean.

5. jardunaldia:

Abenduaren 21ean Lekeition (19:30ean)

Urrutikoetxea - Larunbe vS Irribarria - Zabaleta

Abenduaren 22an Arrasaten (17:45ean)

Bengoetxea VI - Imaz vS Ezkurdia - Ladis Galarza

Abenduaren 23an Bilbon (17:00etan)

Olaizola II - Albisu vS Elezkano II - Rezusta

Abenduaren 25ean Eibarren (17:00etan)

Altuna III - Martija vS Artola - Mariezkurrena II

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X