Ezkurdia-Zabaleta bikotea finalera sailkatu da, Olaizola II.ari eta Imazi irabazita
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak osatzen duten bikoteak, Binakako Txapelketako finalerako txartela lortu du, Aimar Olaizolari eta Ander Imazi 7-22 irabazita finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida.
Indartsu ekin diote partidari Ezkurdiak eta Zabaletak. Aspeko bikoteak azkar lortu du abantaila hartzea (0-4). Ondoren, Olaizola II.ak eta Imazek aldeak murriztu dituzte (2-4), baina Ezkurdia-Zabaleta bikoteak erabat nagusi izaten jarraitu eta 11 punturainoko errenta lortu du (3-14). Olaizola II.a eta Imaz ezinean ibili dira, baina erreakzio txiki bat izan eta desabantaila pixka bat murriztu dute (6-14). Hala ere, Ezkurdiaren eta Zabaletaren nagusitasunak nabarmena izaten jarraitu du, eta Aspeko bikoteari ez dio garaipenak ihes egin (7-22).
Porrota jaso arren, Olaizola II.ak eta Imazek badute aukerarik finala jokatzeko; hori bai, Altuna III.a-Martija bikoteak garaipena lortzea behar dute Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka. Elezkano II.a-Rezusta bikoteak garaipena lortuz gero, bikote hau sailkatuko da finalera.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.
Altunak eta Ezkurdiak garaipena lortu dute Elordiren eta Zabaletaren aurka (22-16)
Altunak eta Ezkurdiak finalerdietako ligaxkako lehen partidan 22-16 garaitu dituzte Elordi eta Zabaleta. 9-9 berdindu ostean, gorriek partida hautsi eta markagailuan ihes egin dute.
Igandeko partidarako materiala aukeratu dute Laso-Albisu eta Jaka-Iztueta bikoteek
Igande honetan Laso-Albisu eta Jaka-Iztueta bikoteek jokatuko duten Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetako partidarako pilotak hautatzeko hitzordua izan dute asteazken goizean. Partidari begira nola sentitzen diren ere adierazi dute hedabideen aurrean.
Binakako Txapelketako finalaurrekoak abiatuko dira asteburuan, Altuna-Ezkurdia vs Elordi-Zabaleta partidarekin
Ezkurdia ondoezik, gainerako hiru pilotariek hartu dute parte astearte goizean Donostian egindako pilota-aukeraketan. Hala, Altunak, Elordik eta Zabaletak hautatu dute asteburuan erabiliko duten materiala. Emaitza- zein joko-bolada onean iritsiko dira hitzordura.
Jakak eta Iztuetak finalerdietarako azken txartela eskuratu dute, Zabala eta Martija 22-10 garaituta
Jakak eta Iztuetak 22-10 garaitu dituzte Zabala eta Martija Binakako Txapelketako play-offetan. Garaipen horri esker, finalerdietan izango dira, Laso-Albisu, Elordi-Zabaleta eta Altuna-Ezkurdia bikoteekin batera.
Jakak eta Iztuetak Larrazabal eta Landa garaitu dituzte (22-15), eta finalerdietako txartela izango dute jokoan igandean
Jakak eta Iztuetak 22-15 menderatu dituzte Larrazabal eta Landa Binakako Txapelketako play-offean. Garaipen horri esker, igandean Zabalaren eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta bikote irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.