Arrigorriagan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroiz, Titin III-Merino II bikotearen aurka jokatzeko prest

Eskuetan mina izan du, eta ezin izan ditu azken jardunaldiak jokatu, baina larunbat honetan finalerdietako azken txartela izango du jokoan.
Urrutikoetxea eta Beroiz. Argazkia: EITB

Mikel Beroizek final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko du, Binakako Txapelketan. Eskuetan mina izan du, eta ezin izan ditu azken jardunaldiak jokatu, baina larunbat honetan finalerdietako azken txartela izango du jokoan.

Urrutikoetxearekin batera, Titin III-Merino II.aren aurka jokatuko du, Arrigorriagan. Errioxarrek garaipenarekin nahiko dute, baina Asegarcekoek irabazi bai, baina Berasaluze II-Albisu bikotearen porrota beharko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X