Xalak eta Zubietak zazpigarren puntua irabazi dute Angelun (22-20)
Xala y Zubieta ganaron a Bengoetxea VI e Ibai Zabala en Angelu, no sin complicaciones. Los colorados tuvieron controlado el partido, marcando grandes diferencias ante Bengoetxea VI y Zabala, que parecían cansados. Xala, en cambio, estuvo muy rematador, aprovechándose del dominio atrás de Zubieta.
Los colorados llegaron a ponerse 16-8, pero en ese momento, el pelotari de Leitza reaccionó, arriesgó, y llegó a remontar a sus rivales, que jugaban en casa y acusaron los nervios del frontón. Bengoetxea VI y Zabala superaron por primera vez a Xala-Zubieta, con 19-20 en el marcador, pero su camino terminó ahí.
Tras un fallo de Ibai Zabala con el marcador a favor, Xala recuperó la pelota y remató el partido en los tres últimos tantos, consiguiendo el séptimo punto del Campeonato de Parejas, que les deja muy cerca de semifinales. Oinatz e Ibai, por su parte, se quedan en cuatro victorias.
Xalak eta Zubietak Bengoetxea VI-Zabala bikoteari irabazio diote Angelun, gehiegi zaildu zitzaien neurketan. Gorriek kontrolatuta izan zuten partida, aurkariekin alde handiak irekita. Xalak Zubietaren atzeko nagusitasuna aprobetxatu zuen, tantoak errematatuz.
Gorriak 16-8 jarri ziren aurretik, baina momentu horretan, Leitzako pilotariak erreakzionatu zuen, arriskuak hartu zituen, eta partida irauli zuen. Xala eta Zubieta, etxean, urduri jarri ziren. Lehenengo aldiz jarri ziren aurretik Bengoetxea VI.a eta Zabla, 19-20ko markagailuarekin, baina euren bidea hor bukatu zen.
Ibai Zabalaren akats baten ostean, Xalak pilota berreskuratu eta partidako azken tantoak egin zituen. Zazpigarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan, eta finalaurrekoetatik gertu daude. Oinatz eta Ibai, bere aldetik, lau garaipenekin geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.