Bengoetxearen eta Apraizen garaipen handia Irujo eta Barriolaren aurka
Kalitate eta intentsitate handiko partida jokatu dute Irujo-Barriola eta Bengoetxea-Apraiz bikoteek Iruñako Labrit pilotalekuan.
Urdinek 1-6ko partzialarekin hartu dute aurre markagailuan, baina Apraizen eta Bengoetxearen lanak saria izan du eta norgehiagoka berdintzea lortu dute (9-9) markagailua estutuz.
Irujok erasoan egindako pare bat akatsei esker aurreratu dira gorriak (11-9). Bengoetxearen partida ia borobila izan da eta gantxo ederrak egin ditu (10-15).
Apraiz neke nabaritzen hasi da, baina Oinatz handiaren babesa eta animoei esker azken minutuei ondo eutsi die eta bikoteak hirugarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan.
Igandean, 17:00etatik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango da Titin-Merino / Berasaluze-Albisu partida eitb.com-en eta ETB1en.