Normaltasunez hitz egiten du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Binakako Txapelketa: Arretxe II.a, ospitalean pilotakada bat jasota

Aurrelari nafarra eta Begino Larrainzarren jokatzen ari ziren Berasaluzeren eta Albisuren aurka. Albisuk pilotakada eman zion Arretxeri eta partida amaitu zen. Garaipena Pablo-Albisurentzat da (22-1).
18:00 - 20:00
Binakakoa: Arretxe II.ak pilotakada gogorra jaso du

Ostiral honetan Binakako Txapelketako partida jokatu zen Larrainzargo frontoian. Aurrez aurre, Arretxe II-Begino bikotea eta Pablo Berasaluze-Albisu bikotea. Partida jokatzen hasi ziren, baina Iker Arretxek pilotakada jaso zuen eta norgehiagoka bertan behera geratu zen.

Tantu bakarra jokatuta zegoenean Albisuk, nahi gabe, pilotakada eman zion Arretxeri. Aurrelari nafarra odoletan hasi zen eta ospitalera eraman zuten.

Asegarcek twitterrean adierazi zuen pilotaria ondo dagoela: "Ikerrek normaltasunez hitz egiten du. Buruan min du alboetarantz mugitzen duenean eta horregatik lepokoa jarri diote. Pilotaria 24 orduz egon beharko da behaketan".

Partida ez zen bukatu, baina antolatzaileek garaipena Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuri eman dio garaipena 22-1eko emaitzarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X