Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altuna III.ak ez du Lekeition jokatuko

Danel Elezkanok ordezkatuko du amezketarra CaixaBank Masterseko partidan.
Jokin Altuna
Jokin Altuna. Argazkia: EITB Media

Jokin Altunak eskuin izterreko bizepsean duen hausturak hobera egin du, baina zerbitzu medikoen arabera, oraindik goizegi da jokatu ahal izateko. Beraz, astelehenean, Lekeition, CaixaBank Masterseko azken jardunaldian, Elezkano II.ak hartuko du Altunaren lekua.

Danel Elezkanoren aldaketaren ondorioz, Elordi Zaratamoko aurrelariaren ordez arituko da antzar-eguneko jaialdiko lehen partidan.

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X